XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Frogea egingo dogu?

Inurriak

Behar dozun materiala:

- Plastiko-boltsa bat azukre apur bategaz.

- Plastiko-boltsa bat bedar hazi batzuekaz.

- Plastiko-boltsa bat urdai zati batzuekaz.

- Lupa bat.

Zelan egin:

1. Begiratu eizu etxe inguruan ea inurririk dabilen arineketan harantz eta honantz.

Lorategian eta kaleko espaloian bilatuko dozuz.

2. Azukre apur bat zabaldu eizu inurrien ibilbidean.

Zer egiten dabe?

3. Ahalegindu zaitez inurritegi bat topatzen.

Hondarrezko menditxo baten antza izaten dau, goian zulo bat daualarik.

Azukre apur bat bota eizu inurritegiaren sarreran.

Zer gertatzen da?

4. Bota eizu orain bedar-hazi batzuk edo urdai zati batzuk.

Zer gertatzen da?

Asmatu dozu inurriei zer gustatzen jaken jateko?

5. Ikusi lupeagaz zelan urteten daben eta zelan itzultzen diran inurritegira.

Ezer ekarten dabe?

Zer da?

Inurritegitik ezer ateraten dabe?

Zelan garraiatzen dabez gauzak?

Zer gertatzen da beste intsekturen bat hurreratzen bada inurritegiaren sarrerara?

6. Ikusi eizuz inurri batzuk lanean.

Bide jakin bati jarraitzen deutsie?

Inurri bik alkarregaz aurkitzen diranean, zer egiten dabe?, alkarregaz txoke egiten dabe inoiz?

Zer gertatzen da inurriak beste intsektu bategaz aurkitzen badira?

7. Orain, inurriei buruz hainbeste dakizunez, abenturazko ipuin bat idatzi zeinke beroneei buruz, edo marrazki bat egin inurriak lanean ikusten diralarik.